GUREAN GAUR: Ane Irazabal, Mariano Ferrer, Bertsozale Elkartea edo Zakilixut saritu dituzte

2017-11-22
Ane Irazabal kazetariak “bizitzaren zati bat kontatu diotenei” eskaini zien atzo Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak aitortu dioten Euskal Kazetariak saria, berezi-bereziki, errefuxiatuak gogoan hartuta. Izan ere, guda eta gatazka zonaldeetan egindako lanagatik saritu dute Irazabal. Euskarazko kazetaritzaren lorpenak ere goraipatu zituen Irazabalek eta nabarmendu zuen ilusio berezia egiten diola etxekoengandik aitortza jasotzeak. Irazabalekin batera, beste kazetari batzuk ere saritu dituzte: Adierazpen askatasunaren José María Portell saria Gervasio Sanchezi eman diote; Ibilbide profesionala atalean, Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte nabarmendu dituzte; Pertsonaia edo gizarte erakundea izenekoan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia; eta Kazetaritza digitala atalean, Mikel Iturralde, 'Treneando' blogagatik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak