Korrika19 València 2015

2015-04-09
Euskal Herrian euskaraz, esaten du abestiak -eta donuiaren oiartzuna entzuten da buru barruan- baina hala ere, Euskal Herritik kanpo ere euskaraz bizi daiteke nolabait edo tarteka. Eta ospatzeko, hainbat lekutan munduan zehar Korrika ospatzea nahi izan dugu: Valentzian alegia. Martxoaren 28koa Valentzian gogoratzekoa izan da. Goizeko 9:00etan hasi da mugimendua Racó de la Corbellan, Euskaltzaleoken egoitzean, beren eta Laurok baten lagunen anaitasunarekin. Patatak gora eta behera, aulkiak, megafonia, kartelak, petoak, irrifarrak, tximeletak sabelean,... Antolaketaren kontuak. Eguerdian hasi da jendea iristen eta laguntza eskaintzen eta piztu dira ere lehenengo soinu euskaldunak Velluters Valentziako auzoan. Euskal Herritik propio etorri diren Lander eta Unai trikitilariak eta Duguna Dantza Taldea giroa berotzen hasi dira. Berehala, Colla de Dolçainers i Tabaleters guregana etorri da eta Korrika Jaira elkartu da Valentziako abesti popularrak jotzen. Muixeranga doinua hasi denean, Jove Muixarangak lau zutabe eraiki ditu guztion aurrean, momentu berezi eta hunkigarria sortuz. 13:00etan, programa betez, Aurreskua Korrikaren lekukoaren aurrean dantzatu du Dugunako Kide batek eta amaitzerakoan, txupinazoa eta gero, Korrika hasi da kaleak euskararen festaz betetzen. Kilometro bat osatu da, lekukoa eskuz esku joaten, emozioa konpartitzen, trikitixa eta panderoa tarteko, Pilar Plazara iritsi arte. Han lekukoaren mezua irakurri da elebietan -euskaraz eta katalanez- txaloen artean. Herriko bazkariak, marmitako, txistorra, Erronkariko gazta eta sagardoa, 150 lagun bildu ditu, eta amaitzerakoan kontzertuak izan du lekua.Kulturen “melange”a zuen helburu Valentziako Korrikak eta musika momentuan ere nabarmena izan da: Pau Alabajosek (Valentziako lurraldeetan kantautorea denon artean ezaguna), Euskal Herriko Josu Bergararekin batera, kontzertu goxoa eskaini digu. Eta amaitzeko, digestioa ondo eginda, Ali Farnatek gorputza mugitzeko gogoak zituenei aukera paregabea eman die bere musika alai eta erritmikoarekin. Hirugarren aldiz ospatzen da Korrika Valentzian ... ----------------------------------------------------------------------------------------------- La cançó diu “En Euskal Herria, en èuscar” -i a dins del cap s’escolta l’eco de la melodia- però, a més a més, fora d’Euskal Herria també es pot viure en èuscar, d’alguna forma o en alguns moments. I per a celebrar-ho, com en tants altres llocs del món hem volgut celebrar la Korrika, també a València. El 28 de març ha estat un dia per al record a València. A les 9 del matí ha començat el moviment al Racó de la Corbella, la seua d’Euskaltzaleok, junt amb els amics de Laurak Bat. Creïlles amunt i avall, cadires, megafonia, cartells, petos, somriures i papallones a la panxa. Detalls de l’organització. A migdia, ha començat a arribar la gent amb ganes d’ajudar i s’han encés els sons euskalduns en el barri de Velluters. Arribats directament des d’Euskal Herria, els trikitilaris Lander i Unai i el grup de Dances Duguna han començat a calfar l’ambient. De seguida, la Colla de Dolçainers i Tabaleters s’hi ha acostat i s’ha unit a la festa de la Korrika, tocant algunes cançons populars valencianes. Quan ha començat la melodia de la muixeranga, el grup La Jove Muixeranga ha format un grup de quatres columnes, oferint a tothom un moment especial i emocionant. A les 13:00, complint el programa, davant del “lekuko” (el testimoni que passa de mà en mà de la Korrika, portador d’un missatge especial) i de dos membres de Laurak Bat i Euskaltzaleok, fent l’homenatge degut, un membre del grup de dances Duguna ha ballat l’aurresku. En sentir el “txupinazo”, la korrika ha començat la seua marxa omplint les calles de la festa euskalduna. Ha fet un kilòmetre, passant el “lekuko” de mà en mà, amb la companyia de la trikitixa i el pandero, la manifestació cultural ha arribat a la Plaça del Pilar. El dinar popular, amb marmitako, txistorra, formatge d’Erronkari i sidra ha reunit 150 persones. i per a terminar, ha arribat l’hora del concert. L’objectiu de la Korrika-València tenia un objectiu significatiu: la “melange” cultural basco-valenciana, i en quant a la música també ha estat evident aquesta realitat: Pau Alabajos, junt amb Josu Bergara, han oferit un concert molt íntim. I per acabar, Ali Farnat ha oferit a qui tenia ganes de ballar una oportunitat fantàstica amb la seua música alegre i rítmica. És la tercera vegada que es celebra la Korrika a València...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak