Aste Nagusi Pirataren txupinazoa

2018-08-11
Abu 11, 2018 Nork: Irutxuloko Hitza - Elkartasun txupinarekin eman diote hasiera Aste Nagusi Piratari Aste Nagusi Pirata abian da jada, eta datorren asteko igandera bitarte jaian murgilduko du hiria, giro onez eta adin guztientzako prestaturiko egitarauarekin. Matti eta Ezkila izan dira festari hasiera eman dion txupinari su emateaz arduratu direnak. Matti pertsonaia Altsasuko gurasoek irudikatu dute aurten, eta Ezkila, berriz, Kalepoza kofradiako kideak izan dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak