UdalBerriren proposamenak 2017ko maiatzeko udalbatzarako

2017-05-23
UdalBerrik Bilbo anitzago, jasangarriago eta berdinzaleago baten aldeko apustua egiten du. Udal taldetik bost proposamen eramango ditugu osteguneko udalbatzara: aisiaguneetako sexu-erasoen aurkako sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina martxan jartzea, turistentzat poltsikoko euskarazko hiztegi bat argitaratzea, erosketa eta kontratazio berdearen aldeko udal-politika garatzea, gaueko aisiaguneetan inpaktu akustikoa gutxitzeko neurriak ezartzea eta endometriosia agerian uzteko eta prebenitzeko kanpainak egitea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak