Julen Alonso - "ZIN DAGIT" bideoklipa

2021-02-10
Bideokliparen zuzendaria: Nagore Muriel Hitzak eta ahotsa: Eneritz Aulestia Dantzaria: Garazi Egiguren “Zerua beltz, ni geldi Ez itzali esan ilargiari. Zerua beltz, zu geldi Ez zaitez joan, Egon zaitez geldi. Nire isla ezagun Behar luke, Baina da ezezagun. Hatzak mugi, laztandu. Ni neu barna, Nahi nuke amildu. Oooo... ooo..... Eta zin dagizut Zainduko zaitudala, Hobeto, itsasoak olatuak baino Unehoro, maiteko zaitudala Zin dagizut, nik zin dagit Nork bestela? Ni nirekin, ta nigan Amodio berekoien gisan. Ez mugatu taupadak, Irten hortik, zabaldu hegalak. Ooooo... oooo... Eta zin dagizut Zainduko zaitudala, Hobeto, eguzkiak ilargia baino Unehoro, maiteko zaitudala Zin dagizut, nik zin dagit Nork bestela? Eta zin dagizut Zainduko zaitudala, Hobeto, erregeek printzesa oro baino. Argitan zein gauetan, maiteko zaitudala Zin dagizut, nik zin dagit Nork bestela?”
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak