AEBek Kabul bonbardatu eta hamar zibil hil dituzte

2021-08-30
www.berria.eus | Hiriburuan tentsioa da nagusi azken egunetan. Joan den ostegunean EI Estatu Islamikoaren Afganistango adarrak ia 200 pertsona hil zituen eraso suizida batean. Atzo iluntzean AEBetako armadak ustez lehergailuz beteta zegoen ibilgailu bat zartarazi zuen, eta erasoan gutxienez sei zibil hil zituen. Une honetan, AEBetako armadaren hegaldiak soilik irteten dira azken orduetan Kabulgo aireportutik. Bien bitartean, mundu osoko 95 estatuk hitzeman dute herrialdetik irten nahi dutenei lagunduko dietela, AEBetako armada herrialdetik irten ostean ere. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak