ESLE Indeus Elkarrizketa:“Euskarak kohesio eta nortasun aldetik balioa eman diezaieke gure enpresei”

2022-06-23
ESLE, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide da. Plataforma honi buruzko informazio zabalagoa hemen aurkituko duzu: https://indeus.spri.eus/eu INDEUS industrian euskara bultzatzeko sortu zen eta euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu. Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko enpresen elkarteko presidente eta CodeSyntaxeko gerente Eneko Astigarraga dugu Indeus Elkarrizketak solasaldian. 2005ean sortutako elkarteak 30etik gora enpresa biltzen ditu gaur egun. "Uste dut euskarak balioa eman diezaiekeela gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik, badaude hor faktore batzuk, ez bakarrik gure barnean... baizik eta kanpoan irudia eta badaude enpresa euskaldun batzuk hori bultzatzen eta hori erabiltzen ari direnak. Basque Industry hori slogan bezala hartu daiteke, baina errealitate bati erantzuten dio" nabarmendu du Astigarragak. CodeSyntaxi buruz gehiago jakin nahi baduzu, bere Youtubeko kanala ikuskatzera gonbidatu nahi zaitugu: https://www.youtube.com/channel/UCOZR_UIhm8zBAdXB64FpuFA Informazio gehiago: https://www.spri.eus/nazioartekotzea-komunikazioa/euskarak-balioa-eman-diezaieke-gure-enpresei-bai-kohesio-aldetik-bai-nortasun-berri-bat-ematearen-aldetik-eneko-astigarraga-esle/ #IndeusElkarrizketak #ESLE #CodeSyntax #Indeus #IndustriaEuskaraz #SpriTaldea #teknologialibrea #ezagutzairekia #euskara #industria #hizkuntza #kudeaketa
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak