EUSKAL JAI EGUNA 2020 - Andoni Egaña

2020-08-28
COVID19-a dela eta, egoera berezia eta kezkagarria bizi dugu, eta, egoera hau larritu ez dadin, aurten ezingo dugu ospatu Euskal Jai Eguna Zarautzen. Euskal Jaietako arropak kajoian uztea, zaintzea, tokatzen da. Guzti hau adierazteko, Andoni Egañak ondoko bertsoa abestu du. Musika-plaza hutsik, Euskal Jaien hatsa guztion osasuna bakoitzagan datza. Ttuntturro ta txakolin, antzerki ta dantza aurten falteagatik, gora esperantza! Pentsatuko bagenu ezetz ezer pasa… betiko gal litezke musika ta plaza.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak