Manuel Zabala | Eibarko eraikinen maketak

2023-01-23
Manuel Zabalak Eibarko eraikinen maketen bigarren erakusketa jarri du ikusgai Armagintzaren Museoan. Bertan herriak izan dituen egitura arkitektoniko nagusienak ikusi daitezke, batzuk dagoeneko desagertuta daudenak eta beste batzuk hondamendi egoeran. Artea eta arkitektura Eibarren II izenburua duen erakusketa otsailaren 19ra arte egongo da ikusgai Armagintza Museoaren sarreran, eguaztenetik zapatura 16:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 13:00etara. Sarrera, gainera, doakoa da. #ManuelZabala #maketak #erarikinak #arkitektura #museoa #ArmagintzarenMuseoa #Eibar #eibarETAKITTO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak