Ba al dakizu? 1978

2022-07-08
www.berria.eus | 1978ko uztailaren 8koa iruindarren memoria kolektiboan iltzatuta geratu den egun horietakoa da eta 44 urte eta gero ez da ahantzi. Espainiako Polizia Armatua zezen plazan sartu zen tiroka, eta ondorengo orduetan hiria kaosean murgilduarazi zuten. Gerora zenbatu zenez, egun hartan 5.000 gomazko pilota, 2.000 ke pote eta negar-gas pote, eta 130 bala zenbatu zituzten kaleetan zein zezen plazan. Bi hildako eta balaz zauritutako 11 lagun izan ziren. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak