Galindoren gizonak: inpunitatearen dominak

2021-02-11
Enrique Rodríguez Galindo Guardia Zibilaren Jenerala Intxaurrondoko kasernan egon zen bitartean bere aginduetara tortura lanetan, narkotrafikoan eta gerra zikinean aritu ziren guardia zibilak, Espainiarentzat egindako merituengatik zorionduak izan ziren. Dominak jaso zituzten, horrek zekarren ordainsari ekonomikoarekin, eta graduazioz gora egin zuten. Horien artean, Lasa eta Zabala eta Mikel Zabalza erail zituztenak. Intxaurrondon nor zen nor errepasatu dugu Xabier Makazaga ikerlariarekin. "Non dago Mikel?" filmaren grabaketa prozesuaren material estrarekin egindako "Galdutako Objektuak" webseriaren 6. atala.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak