Zinema (h)abian, gaztetxoen ikusmoldea bihurtzen

2019-06-28
2005ean du jatorria Cinema en Curs ekimenak, zinemaren balioak eta hezkuntzaren alorrean dituen ezarpenak agerian uzteko helburua duen programak. Eskola eta institutuetako haur eta gazteei arte adierazpide honekin duten harremana lantzeko (eta bide batez, aldatzeko) aukera eskaintzen die, eta horretarako, zinemagile bat izaten dute lagun ikasturte oso batez. Hala, beste zinema bat ezagutzen dute, film baten sorkuntza prozesuan parte hartzen dute eta zinemagileak bailiran pentsatzen ikasten dute. Zorte onekoak zuek! Gurera Elias Querejeta Zinema Eskolaren eta Tabakaleraren eskutik heldu zen programa iaz, eta ordutik Lasarte-Oriako Oriarte ikastetxeko gazteek zein Donostiako PeƱaflorida institutuko ikasleek hartu dute parte. Mikel Gurrea zinemagile donostiarra bi urtez aritu da gidari lanetan, eta Maider Oleaga bilbotarra aurten batu da ekimenera. Iragan ekainaren 17an 2018-2019 ikasturtean landutako ikus-entzunezkoak erakutsi zituzten Tabakalerako zinema aretoan Oriarteko ikasleek zein Kataluniatik etorritako hiru ikasle taldek, eta lanen inguruan eztabaidatzeko, gehiago jakiteko eta nola ez, GOZATZEKO, parada izan zuten bertaratuek. Haiekin izan gara. www.zinea.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak