Euspot Sari Banaketa 2020

2020-05-28
Aurtengo sari banaketa ekitaldia berezia izan da, etxetik jarraitu ahal izan da ekitaldia zuzenean eta horretarako antolatzaile eta babesleekin konexioak egin dira sariak emateko orduan. Aforo arazorik ez denez izan inoiz baino pertsona gehiagok jarraitu dute sari banaketa ekitaldia streaming bidez. Usoa Agirrek gidatu du ekitaldia eta lehiaketan aurkeztutako 51 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 13 finalistak ikusi ahal izan dira. Irabazleak Guztira, Euspotek 2.550 euro banatu ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan: Spotik onena / 1.000 euro Berdinketa egon denez, saria 2 partaideren artean banatu da: “Zuk zuretzat sortu” spota Egileak: Idoia Lahidalga Baglietto eta Oihane Puertas Ramírez (Eibar) “Ondo pentsatu” spota Egilea: Julen Urtxegi (Irun) Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak banatu du saria. Spoten kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena. Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro “Zuk zuretzat sortu” spota Egileak: Idoia Lahidalga Baglietto eta Oihane Puertas Ramírez (Eibar) Zurine Maguregi, Mondragon Unibertsitateko ordezkariak banatu du saria. Spotaren originaltasuna da gehien baloratu dena. Publikoaren saria / 500 euro 2.600 bozkatik gora jaso dira sarean guztira. “Zer dago zuk janzten duzunaren atzean?” spota Egileak: Beñat Abasolo eta Markel Bazanbide (Aretxabaleta) Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak banatu du saria. BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro Berdinketa egon denez, saria 2 partaideren artean banatu da: “Markatu zure moda” spota Egilea: Oihan Loiti Iraola (Arrasate) “Zuretzat merke, beste batzuentzat garesti” spota Egilea: Lur Bengoa (Arrasate) Alberto Garro, Arizmendiko komunikazio arduradunak banatu du saria. Spoten kalitate teknikoa da gehien baloratu dena. Music Library saria / 300 euro Musika sinkronizazio onenari saria. Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik. “Beste bat?” spota Egileak: Mikel Agirre, Ainhoa Imaz eta Kimetz Bilbao (Aretxabaleta) Peter Stephens, Music Library-ko ordezkariak banatu du saria.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak