Begietara begiratu (Piztiak) akustikoan

2023-03-28
'XXX' izeneko diskoa kaleratu berri du Piztiak taldeak. 30 urte pasa dira lehen lana argitaratu zutenetik, eta urte hauen errepasoa egin dute. 9 kantuz osatutako bilduma kaleratu du Piztiak taldeak: 'XXX'. 30 zenbaki erromatarretan; 1991atik hona talde gisa bete duten adinaren adierazle. Ondarrutarren zortzigarren lana da; 'Huts Nazazu' izan zen lehena, 1991 urtean, eta urtebete beranduago argitaratu zuten 'Hasi Orduko'. 1998 eta 1999ean iritsi ziren 'Argia eta Itzala' eta 'Zero'. Eta milurte berriarekin bat azken hiruak: 'Euriaren Zain', G'abeko Kalapitxixak' eta 'U'. Disko horiek guztiek hartu, eta bilduma bat egin dute 'XXX' lanean. Horiei, bi sorkuntza berri gehitu dizkiote: 'Barrun barrukuk' eta 'Begietara Begiratu'. Talde gutxik gainditzen dute 30 urteen langa, baina Piztiakideek sekretua argi dute: «Errespetua, askatasuna eta lagunak izatea» dio Josu Aranbarrik. Elkarrizketa, erreportaje eta musika gehiago hemen: Naiz Irratiko Bigarren Kafearen elkarrizketa akustikoetan musikariak gonbidatzen ditugu gauzak kontatzera eta kantatzera (eta batzuetan, sufritzera!). Astelehenetik ostiralera, arratsaldero 16:00etatik 18:00etara NAIZ Irratian! PIZTIAKen XXX. urteurrenerako egindako kantaren bideoa EL MONSTRUITOk egina. Video de la canción de PIZTIAK para su XXX aniversario, realizado por EL MONSTRUITO. BEGIETARA BEGIRATU BAZATOZ FRESKOTASUN EDER HORREKIN, INGURU DENA BETEAZ. BAZATOZ GAUZAK ARGI ESANEZ, BETI LAGUNTZEKO PREST. BEGIETARA BEGIRATU ETA ESAN ZEIN DEN EGIA, BEGIETARA BEGIRATU ETA BADAKIT ZEIN DEN EGIA. BAZATOZ BEGIAK BETE BETE EGINDA, ONDO EZAGUTZEN GARA. BADAKIT ZER DEN ETA ZER DUDAN! ZENBAT DENBORA DAUKAT? BEGIETARA BEGIRATU ETA ESAN ZEIN DEN EGIA, BEGIETARA BEGIRATU ETA BADAKIT ZEIN DEN EGIA. (Gaixotasun larri bat eduki edo izan dutenei eta bere ingurukoei eskeinitako abestia da) ©Txomin Uribe Urbieta KONTAKTUA/CONTACTO/CONTACT: piztiakrock@hotmail.com www.piztiakrock.eus https://piztiak.bandcamp.com JARRAITU/FOLLOW/SIGUENOS https://www.facebook.com/piztiak https://www.instagram.com/piztiakrock https://www.twitter.com/piztiakrock https://open.spotify.com/artist/754HZ... Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak