Sakana Sutondotik | Txistor kroketak Urdiaingo hizkeran

2021-03-25
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Sakanako Garapen Agentziak eta Dastatu Sakanak (www.dastatu.sakana.eus) elkarlanean antolatu dute Sakana Sutondotik kanpaina. Egitasmoak bi helburu ditu: Sakanako hizkerak zabaltzea eta Sakanako ekoizpen jasangarria eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzea. Aitor eta Aitziber Urdiaingo euskalkian ari dira hizketan bideo honetan. Nolakoa iruditzen zaizu? Erraz ulertzen duzu edo zailtasunak dituzu? Eta irudirik ikusi gabe, soilik esaten dutena entzuten, ulertuko zenuke? Hizlariak: Aitziber Irigoien eta Aitor Irigoien (eta Urdiaingo Lopez de Goikoetxea dendako langileak)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak