Hamabostean behin (Markos Untzeta)

2018-06-05
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=ReHGeJv-Hkw Kantu hau benetan da berezia neretzat. Oraindik gogoan daukat entzun nuen lehenego aldia: telebistan karta de ajustea zegoela. Ez naiz gogoratzen zein urte zen, baina bai euskaraz nire izaerarekin bat egiten zuen lehenengoetariko kantua izan zela. Urteak geroago, Inglaterran nuela bizilekua, abesti hau ahopean nerabilela joaten nintzen ni ere labanderiara hamabostean behin edo, eta primeran sentituz Jon Trolloperen azalean! http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Etxetik gutxitan irten arren Jon Trollope hamabostean behin abiatzen da labanderiara. Etxesail pare bat zeharkatu ditu ta hango kaleak beltzagoak dira eta disdiratsuagoak. Posta zentraletik ezkerretara jo denda greziarrak, billarra eta hospitalea, hori hospitalea. Usai exotikoak tabernetatik eskinatik iragaitean konturatu da inork bgiratu ere ez diola inork begiratu ez diola inork begiratu ez. Txanponik bai? ugazabari galdegin diru zikinik gabe nora joango ginduzkean ba? horra erantzuna. Labadora martxan ezarri errebistarik ekarri ez duenez leihotik begira zai. Espaloi lerroari jarraitzen dio etxalderako bidea buruz ikasia hamabostean behin. Etxeko egongela du buruan bazter oro ditu ezagun eta hura beti gogoan ageri zaion parajea beti ageri parajea beti parajea. Egongela hartan zenbat alditan gordeko du Jon Trollope gureak bere betiko paseoaren oroimina paseoaren oroimina oroimina.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak