Kontxako banderaren analisia

2020-09-07
www.berria.eus | Irekia izan da emakumezkoen Kontxako Banderako lehen jardunaldiko estropada, gorabehera handikoa, eta bigarren iganderako lehia ere zabalik utzi dute bi faboritoek: Oriok eta Donostiarrak. Oriotarrak sartu dira Donostiarraren aurretik, baina oso alde txikiarekin: 2,22 segundo. Bigarren jardunaldiko ohorezko txanda Arraunek eta Tolosaldeak osatuko dute. Gizonezkoei dagokienez, aldiz, Hondarribiak eman du kolpea. Azkarrena izan da lehen jardunaldian, eta Zierbenak bakarrik eutsi ahal izan dio, 7,92 segundora heldu baita. Santurtziri 19,36 atera dizkio, eta Oriori, berriz, 23,62. Lau talde horiek ariko dira datorren igandeko ohorezko txandan.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak