Torturaren errealitate gordina

2017-02-14
Hamaika Telebistako Gurean Gaur albistegian torturaren errealitatea gertutik ezagutu nahi izan dugu: “Oso latza” izan da, horrela deskribatu zuen Joxe Arregik 1981eko otsailean Madrilgo DGS-an pairatutako infernua. Zizurkildarra, otsailaren 13an hil zen torturak eragindako zaurien ostean. Geroztik, Euskal Herrian, praktika lazgarri hau gogoratzeko eguna bilakatuz. Eusko Jaurlaritzak abiatutako ikerketaren arabera, 5657 dira polizia ezberdinen partetik torturak pairatu dituzten herritarrak. Hilero, 70 kasu berri gehitzen dira. Azken egunotan mobilizazio ezberdinak izan dira eta datorren martxoaren 14a eta 16a bitartean Sandra Barrenetxea bilbotarra torturatu zuten lau guardia zibilen aurkako epaiketa egingo dela jakin dugu. Hamaika Telebistan, tortura pairatu duten Ixone Fernandez eta Urtza Alkortarekin egoteko aukera izan dugu eta baita lakra hau jasan duten hainbat herritarrekin lan egiten duen Olatz Barrenetxea psikologoarekin ere. Ainhoa Zabarte lankidea eurekin egon da. #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak