ANONYME POPULAR: Baina Heuk Be Badakik

2022-11-22
BAINA HEUK BE BADAKIK Baina heuk be badakik hori holan dana Preminan bat eukindde falta b’huan ama Izekok erueten jjuan jan-edana Bestela juengo hintzen heu amamangana Eskerrak neska artien handittu hintzana! Ez huan falta izen heure arrebarik Ez harek ekarritte, ta lehengusina bik Kromorik, muñekarik, gomarik, gonarik Koloniarik, ezpan-margorik, reglarik… Ez hintzeke hazena horrek danak barik Fular otxentero ta koletillatxuaz Burruka ei’huan izen bi’hintzen matxuaz Baloiaz ezin-eta ei’huan bertsuaz Mutikuen grazijja ta bentajatxuaz Txaluei esanda “neuk irebazi jjuaz!” Neskatan hasi barri hintzen sasorako Amak jesarri hindduen salan berbarako Inkomodue izen zuan hiretzako Ta aitzen gatxa; heure ama, hi zetako Kapaza ete hintzen bilur zualako Ta bai arrazoi dekek ya gazte samarrik Ez huazen ikusten titijjek bakarrik Ez dok gureta erain minik ez zatarrik Baina ondo eittie_ete dok ez eittie txarrik? Sarri ez dok begittu ondoko negarrik Ta oin barriz hor habil rekolokau guran Berrogeta zazpigaz, gizon ta itxuran Antiojo morauen bile pop kulturan Musikan, serijjetan ta literaturan Baina nik hi lehenautik ezautzen hinddudan Hoba heunke hurretik hasi biherbada Hor dekok andralaguna bat ta bi alaba Etxetik hasten dien hiru matxinada Beste hainbeste lagun ta kide ilada Ez badakik laguntzen, ez eitteko traba Onart´ik lehenaukue komodue zana Ta beti azertetan ohittu ein hintzana Oin dana dok dudie ta kontraesana Beraz ipini heinkijjo danai baina bana Baina heuk be badakik hori holan dana…
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak