Argazkilaritza Maiatzean: Portaleko erakusketak zabaltzea

2022-05-10
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatzen duen Argazkilaritza Maiatzean-en baitan, hainbat erakusketa zabaldu dituzte herriko areto ezberdinetan: Portalean Elena Plaza, Eva Franco, Koldo Badillo eta Oskar Mansoren lanak ikusteko aukera egongo da (martitzenetik domekara, 18:30/20:30) eta Topalekuan Juan Antonio Palacios eibartarrarenak (astelehenetik domekara, 19:00/21:00). Hilaren 29ra arte egongo dira biak zabalik. Untzaga jubilatu etxean, bestalde, XLVIII. Nazioarteko Gipuzkoa Saria ikus daiteke, astelehenetik domekara (20:00/21:00). Eta hilaren 31ra arte, “Argizaiola 2021” hartuko du Depor tabernak eta Portalea tabernan Eibarko Klub Deportiboko argazkilarien lanak egongo dira ikusgai.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak