9. GEU BE BAGARA ITSASOA - Itsasoa odolean

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Itsasoko emakume gehienak arrantzale-tradizioko familiatik datoz. Belaunaldiz belaunaldi senar-emazteek lanbide desberdinetan jardun izan dute. Gogorra da emakumeontzat familiakoak itsasoratzea, beti beldur ikaran daudelako. Bakarrik egotea zaila da seme-alabak hazteko ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak