Zerumugan libertatea jarrita

2022-09-04
www.berria.eus | Donostiako Herri Irratian kazetari egin zituen hamarraldiek eta Emakunde zuzentzen egin zituen urteek egin zuten ezagun Arteaga; haur eta gazte literaturan egin duen bide oparoa da Landaren ibilbideko ezaugarri nabarmenena. Biak batzen ditu, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko berdintasun faltaren gaineko ikuspegi zoliak, eta hori gainditze aldera izandako jarrera argiak. Batzen ditu, baita ere, adinak: aurreko mendeko 40ko hamarraldian sortuak dira, Francoren diktadurak eta Eliza katolikoaren pentsamendu hertsiak ia dena irensten zuen aroan, eta horregatik solaskide aski egokiak dira andreak itzalpera zigortzen zituen giro hartan jaio ziren hamaikatxo bat andrek feminismoak zedarritutako bideetan ahalduntzeko zer bide egin zuten ikusteko, ulertzeko, aintzatesteko. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak