GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 18

2017-05-18
GUREAN GAUR albistegia Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, honatx gure lerroburuak: - Foro Sozialak topaketa egin du Iruñean gatazkaren konponbideari lotutako gaiak jorratzeko, bereziki presoei lotutakoak: Zentzu horretan, martxoan egindako saioaren ondorioak aurkeztu dituzte Brian Currinen parte hartzearekin, legedi arruntaren erabilpena eta espetxetako eskumenaren transferentzia premiazko urrats jo dituzte. - Zazpi urteren ondoren, Eneko Compainsek atxiloketa garaian sufritutako torturaren testigantza epaile aurrean plazaratu du. Aurretik, torturatuek aitortza behar dutela aldarrikatu du hedabideen aurrean. - 29 urte sakabanaketa eta urrunketaren aurka borrokatu ondoren, Maria Murgoitio arrasatearra hil egin da. - Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Ertzaintza Gasteizeko Errekaleor auzoan sartu da bertako argindarra mozteko Iberdrolaren laguntzarekin. Gertakariak istiluak eragin ditu, bizilagunek erresistentzia antolatu dute, polizia autonomikoak bi lagun atxilotu dituzte. Arratsaldean, mobilizazioa egin dute erdialdean. - Nafarroako PPko buru den Ana Beltranek Nafarroako ogasunari 700.000 zor dizkiola jakinarazi du Gobernuak. Zordunen zerrendan, besteak beste, Gabriel Urralburu presidente ohia eta Denis Menchov txirrindularia daude. - Kiroletan, 15 urte eta hainbat titulu eskuratu ondoren, Athletic-eko jokalari diren Eli Ibarrak, Iraia Iturregik eta Irune Muruak. Hirurek taldekide eta Josu Urrutia presidentearen babesa jaso dute Lezaman. - 52 urte zituela, Soundgarden taldeko abeslari zen Chris Cornell-ek bere buruaz beste egin du Detroiten bere azken emanaldia eskaini eta gutxira. Cornell Grunge mugimendu musikalaren protagonista nagusietako bat izan zen, rock-aren historiako ahotsik esanguratsuenetakoa. #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak