Bertso berriak itxaropenari jarriak - Jon Martin

2018-02-05
2018ko Bertso egunerako sei bertso enkargatu zizkioten Jon Martini. Itxaropena tablero bat da ametsen xake partida espasmo baten esperoa da ezpainen espektatiba telefonoaz bestalde norbait tunel kanpoko distira Itxaropena handinahia da des-dira baten desira Egi ustelen ondoko astele(he)n bateko_asperen hori da gure barruan gorderik dago baina kanpora begira. Esperantza da dena galtzean geratzen zaigun bakarra. Izan daiteke hastear dago(e)n iraultza baten giharra oroitzapenez eta ametsez eraikitako biharra aitortzen zaio eraldatzeko ta iraultzeko indarra (nola euria, gehiago nahita bihurtzen den kazkabarra). Gosari ona da esperantza, baina afari kaxkarra. . Herriei sarri gertatu zaie gudu za(ha)rrez oroitzea ta_ohartzerako itxaropena zeukaten oro hiltzea. Garaipen txiki baten ostean heldu bada jipoitzea organismoan eragiten du pixkanako pozoitzea. Gerta liteke, zain egotean esperantzara ohitzea ta azkenean le(he)ngo ametsa ahalmenera doitzea. Loriak udan ihintza bezela maite dute zenbait herrik landu ezkero sor baitezake erresistentzi indarrik. Aldaketara deituagatik gor dirau zenbait belarrik ustez ametsak betetzeko ez baitu esnatu beharrik. Batzuek alfer jokatu dute eta besteak alferrik. Itxaropenak ezin du izan itxarotea bakarrik Erlijioak erabili du arma bat da zer datorken gure oraingo sufrimendua omen da biharko lorpen Le(he)r bazeneza lur bazenio lor bazeniezaioken sarri egiten baino gehiago erakutsi du egoten... Oraindaldiko sufrimendua gerorako itxaropen zenbati joan zaion bizitza uneari itxaroten... Fedeak asko isil-isilik mantendu du miserian ta nor den horren onuraduna geratzen da agerian. Nahiz ez sinetsi hiruki baten barruan dago(e)n begian gezur guztitan dago egi bat, eta gezur bat egian. Naufragatuta baldin bazaude itsasoaren erdian erreza zazu tarteka. baina segi zazu igerian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak