Olatz Perez de Viñaspre, 2022ko Gladys sariaren irabazlea

2022-09-26
Olatz Perez de Viñasprek (Gasteiz, 1987) jasoko du II. Gladys Saria. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia, eta irabazlearen ibilbide akademiko oparoa eta gizarte erronka handiei erantzuteko egiten duen lana azpimarratu du. Informatikan ingeniari teknikoa eta informatikan ingeniaria da, UPV/EHUko Informatika Fakultatean burutu zituen ikasketak. Ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko (HAP) masterra egin zuen, 2011-2013 urteetan. Azkenik, 2017an, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza programa bukatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean, Donostian. Irakasle atxikia da, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean eta ikerketa munduan ere dihardu. Azpimarratu behar da Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sariaetan, 2018an, Ingeniaritza eta Arkitekturaren jakintza-arloko saria jaso zuela. Horrez gain, I. Ikergazte: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz kongresuan Udalbiltzak banatutako Sari Berezia eman zioten, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak