BERRIA Aretoaren 100. saioa

2020-05-07
www.berria.eus | Itxialdiarekin batera hasi zuen bere bidea BERRIA Aretoak, martxoaren 16an, eta, ordutik, 100 emanaldi eskaini dira kulturarentzako plaza horretan. Antzerkia, musika, arte plastikoak, bertsolaritza, dantza, zinema... era guztietako kultur adierazpideen lekuko izan da agertoki digitala. Eskerrik asko bihotzez bertan parte hartu duzuen sortzaile guztiei, garai hauetan ere kulturarentzako arnasgune hau eskaintzeagatik. Eskerrik asko, halaber, zuri, BERRIAko ikus-entzule, pantailaren bestaldetik emandako sostenguarengatik. Kultura ehuntzen jarraituko dugu.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak