2020: 'Euskera' agerkariak 100 urte

2020-12-04
'Euskera' agerkari akademiko-zientifikoa eraberritu du Euskaltzaindiak 2020an. Oso-osorik digitalizatu da; zenbaki guztiak PDF formatuan jaitsi daitezke, baita artikulu solteak ere. 'Euskera' agerkarian 5.000tik gora item (sarrera) jasotzen dira, eta horietatik 2.000 inguru ikerketa-artikuluak dira. Ikerketa-artikulu horiek indexatuta (homologatuta) daude 2009tik. Euskaltzaindiaren bizitza akademikoaren eta ikerketa artikuluen arteko bizikidetza dinamikoa da 'Euskera'-ren ezaugarri nagusia. Euskaltzaindiaren webgunean (www.euskaltzaindia.eus) eskura daiteke.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak