Kaio beltzak Ulian

2021-06-12
Irutxulo.hitza.eus | Azken bi urteotan (2019an eta 2020an) Santa Klara uhartean habia egin eta txitak arrakastarik gabe aurrera ateratzen saiatu ostean, Gipuzkoako kaio beltzen bikote ugaltzaile bakarra Donostiara itzuli da aurten ere, baina ez irlara. Hain zuzen, Itsas Enara ornitologia elkarteak maiatzan jakinarazi zuen irla baino seguruagoa den Uliako itsaslabar batean egin zutela euren habia, eta txitak jaio direla jakinarazi du orain.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak