Zorrotzako portuan aldarrika (Rafa Rueda)

2018-11-13
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA Gabriel Aresti , 1963 Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan. Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan. Bien bitartean Anton eta Gilen zeuden zerrarekin tronko hura erdibitzen. Sokarekin... Eztago kablerik... Bestela... Tira eta tira, orain Anton, gero Gilen, eznaiz hilen, Gilen. Hemen euskeraz ta han erderaz. Birao egiten zuten. Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik, berdin tratatzen baitu erdalduna eta euskalduna. Arbolaren neurriak hartu nituen. Antiojuak bustitzen zitzaizkidan. (Amak gauean pentsatu zuen errekara erori nintzela). Eta esan nuen: Beti paratuko naiz gizonaren alde. Gilen. Anton.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak