Alpeak Pedalka 8

2019-01-21
Goienan emandako saioa (*Etxeko kamera batekin eta modu inprobisatuan egindako grabaketak –2012an–, ez kalitate onenekoak, baina...). Genevan hasi eta Mediterraneo itsasoan amaitutako bidaia, bizikletaz, Alpeak zeharkatuz. Zortzigarren atala. Atal honetan Vars mendatea igotzen amaitu eta Barcelonnettera abiatuko naiz. Herri berezia da Barcelonnette, mexikar kutsukoa, Ameriketatik joan-etorria egin eta hango erako etxeak eraiki zituztenei esker. Merezi zuen bisitak. Bidean, 50 motorzale koadrilarekin egin nuen topo, denak Harley-Davidsonarekin; Nizako klub batekoak ziren. Eta handik Cayollera. Ezkutuko paraje ederra, mendiak irentsiko bazintu bezala izan zen. Garbitasun aldetik batere gomendagarria ez zen leku batean lo egin (ikustekoa benetan) eta goizean goiz tontorrera. Mendatekora, nahiz eta inguruko mendi ezagunenaren puntatik –Mont Pelat, 3.050 metro– dagoen ikusmira ikusteko aukera ere izan. A, eta zenbat marmotak egin zidaten harrera!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak