ANONYME POPULAR: Bat Gehiago

2022-11-24
BAT GEHIAGO Denon irritsak eta amentsak Juzkatzeko gai diren zuzentzak Nor desiratzen duen Manexek Ta norekin jo Lorentxak Ustez dudana nahi nukeen arren gainerako guztientzat Grinak askatzea behintzat! Familia bat osatu duen Bat gehiago naiz haientzat Denon aurrezki eta despentsak Askoren haurren eskas ta mentsak Jokatzen ari diren bankuak Gaur “erostak!”, bihar “kentzak!” Ustez dudana nahi nukeen arren gainerako guztientzat Ahora zer eroan behintzat! Bere hipoteka ordaintzen duen Bat gehiago naiz haientzat Denon helburu eta zerpentsak Diktatu gura dituzten prentsak Ahulen indarra hartzen dutenak Barkaezineko hobentzat Ustez dudana nahi nukeen arren Gainerako guztientzat Oihuka lehertzea behintzat! Poliziari beldurra dion Bat gehiago naiz haientzat Denon lur, ur ta natur defentsak Amazoniak eta Proventzak Nola ustiatu ebazten duten Think tankak ta govermentsak Ustez dudana nahi nukeen arren Gainerako guztientzat Hilda non erori behintzat! Petrolioa xahutzen duen Bat gehiago naiz haientzat Denon ideiak eta inpentsak Izan aldarri, izan ofentsak Zilegi jotzen duten, ez duten Maisu-maistra errientsak Ustez dudana nahi nukeen arren Gainerako guztientzat Boza ta altaboza behintzat! Beraiei eder egiten dien Bat gehiago naiz haientzat Denon Zergatik eta Zerentzat Kontraesanak, autodefentsak Buruko minak orraztu guran Egiten ditugun trentzak Nik badudana nahi nukeen arren Gainerako guztientzat Usterdi ustela behintzat! Beraietako bat gutxiago Bat gehiago naiz haientzat
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak