Ausarten kluba / Yogurinha Borova / abestia

2020-11-24
AUSARTEN KLUBA / Yogurinha Borova LAGUNA MINDU DUZU/ BEGIRA BERE NEGARRA/ ZER DA JARRERA HORI/ GALDU AL DUZU IPARRA?/ ZURE HELBURUA BALDIN BADA/ IZATEA POPULARRA/ ERRATUTA ZAUDE, BAZARA/ ZATARRA ETA KOLDARRA. GURE LEMA ZABALTZEKO/ ATERA DUGU PANKARTA/ BERBAZ KONPONDU GAITEZKE/ TA IZAN PERTSONA APARTAK/ ZERGATIK HAINBESTE INDARKERIA,/ MEHATXU, ZALAPARTA?/ LAGUNAK ONDO TRATATUZ GARA BENETAN AUSARTAK LAGUNAK BABESTUZ SUPER HEROIAK GARA ZATOZ GUGANA GORA, GORA, GORA AUSARTEN KLUBA!! Musika : Mikel Inun Letra : Bihotz Gorospe Irudia : Enrique Morente "Jazarpenik gabeko eskola nahi dugu. Ez dugu lagun batek ere minik jasatea onartuko,  ez gara horren lekuko izango, ez gara koldarrak. Lagun guztiak babestu eta tratu onak bultzatuko ditugu. Ausartak gara!" Yogurinha Borovak umeekin lantzeko kantu hau prestatu du, eskoletan eta jendartean jazarpena desagertu dadin, denok arazo honen kontzientzia har dezagun. Lehenago ere ladu izan ditu elkarbizitza sustatzeko kantuak euskaraz: Eraso sexistarik ez Sentipenak askatu Diskografia : CREANAUTA
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
518