Groseko Asanblada Feministaren elkarretaratzea

2022-05-10
Irutxulo.hitza.eus | Groseko Asanblada Feministak deituta, hainbat herritar Katalunia plazan elkarretaratu dira astearte arratsaldean, Auzodefentsa feminista. Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Igande goizaldean emakume batek Grosen jasandako sexu erasoa “erabat gaitzesteko” eta emakumeari “elkartasuna eta indarra helarazteko” mobilizatu dira. “Erakusteko nazkatuta gaudela, elkarrekin indartsuak garela, eta eraso bakoitzari erantzuna emateko prest gaudela”, gaineratu dute. Erasoa emakumea etxera itzultzen ari zenean gertatu zen, eta, handik gutxira, 20 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, erasotzailea izatea leporatuta, eta Martuteneko espetxean dago astelehen iluntzetik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak