Kontabilitate eta Aditoretza Hiztegia

2022-06-21
Ekonomisten Euskal Elkargoan (ekonomistak), Euskara Komunitatearen helburuen artean, laneremua euskalduntzen laguntzea dago. Komunitate honek hiztegi bat garatzea erabaki zuen. Lanbide-jardunean terminologia teknikoa erabiltzean profesionalek dituzten oztopoen irtenbide gisa planteatutako ekimena. Ekonomialarien lan-munduan auditoretzak eta kontabilitateak presentzia handia dutenez, eta arlo horretako hizkuntza-normalizazioaren mesedetan, Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Elkarteak, Kontabilitate eta Auditoretzako Hiztegi Terminologikoa egitea erabaki zuen. Hiztegi hau diseinatzeko, UZEIko z uzendaritza teknikoa eta hainbat unibertsitatetako irakasleek osatutako talde baten laguntza izan da: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea (MU), Deustu Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Saila eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Hiztegia on-line argitaratu da eta 1.132 sarrera ditu, jakintza-arloen arabera sailkatuta, eta adituek erabilitako gaikako sailkapenarekin bat datoz.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak