M25 Zabalganako KORRIKA !!

2017-03-19
Denok dakigunez,aurten Korrikaren 20. edizioa ozpatuko da,eta Gasteiztik martxoaren 30ean pasako da. Hori dela eta, Zabalganan Korrika bera sustatu eta euskararen aldeko beste urrats bat eman nahian datorren martxoaren 25ean,osteguna, ekimen berezi bat burutuko dugu. Zabalganako korrika batzordeak antolatutako egun honetan, lehenik auzoan zeharreko Korrika txikia burutuko dugu 11:30etik aurrera,non auzoko elkarte eta eragile ugarik hartuko duten parte korrika eginez eta lekukoa elkarri pasatuz; Mariturri ikastetxean hasiz eta Zabalganakoan amaituz. Esan bezala, Zabalgana ikastetxean amaituko dugu korrikaldia, izan ere, bertan ospatu egingo da festa eder bat gure egun honi amaiera onena emateko: puzgarriak, aurpegi margoketa, dantza plaza, jolasak, malabareak,tailerrak,pintxo-potea… Animatu eta parte hartu! Zabalganan ere Korrikaren alde!!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak