GUREAN GAUR: NUP-en Euskararen Planak inprobisazioari erantzuten diola salatu dute

2017-11-07
GUREAN GAUR: Nafarroako Unibertsitate Publikoak abuztuan aurkeztutako Euskararen Plan Gidariak inprobisazioari eta boluntarismoari erantzuten diola salatu dute NUPeko euskara taldea eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Horiekin batera, ELA, LAB, STEILAS, Iruñeko Euskalgintz eta NUPeko langile talde batek sinatu dute Euskararen Plan Gidariaren inguruko salaketa. Lotsagarri bezala definitu dute; izan ere, ez ditu euskal ikasleen eskubideak bermatzen eta unibertsitateko Errektoretzari baita Nafarroako Gobernuari ere bilmolda dezatela eskatzen diete.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak