Borrokatu eta eman (Pauline eta Juliette)

2022-03-07
Bideo originala: https://youtu.be/vIElvATDzTI Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Hitzak : Maddi Sarasua Musika : Iker Lauroba Featuring ….Izaro !!! Hark bizi izan zituen gerla, gosea ta hotza, auzolana, etxaldea, lege zaharren heriotza. Gogor pairatu zituen miseria eta bortxa. Zaintzailea, babeslea, langile goxo airosa. Gure familian nahiz ta nehoiz ez egin aitortza gure amatxi izan zen eskua eta bihotza. Zuengandik jaso ditut horixe da maitasuna: borrokatzeko indarra ta emaiteko gaitasuna. Bere alabak izan nahi zuen ama birjina, ta bukatu du izaiten estetiken biktima. Beldurrez zeharkatzen du gauez kale ixkina, bizi aukera bakarra du merkatu gordina. Ene amagan ikusten dut nahia ta ezina sistema injustu huntan preso den ahalegina. Zuengandik jaso ditut horixe da maitasuna: borrokatzeko indarra ta emaiteko gaitasuna. Ama, amatxi ez dakit zer den emaztetasuna, ez da Merkel, ez Beyonce naizenaren oihartzuna. Guri egokitu zaigu zapalduen erresuma, zapaltzaileen doktrina, krisien etorkizuna. Bizkarrean senditzen dut nere erantzukizuna, zuengandik jaso ditut horixe da maitasuna: borrokatzeko indarra ta emaiteko gaitasuna http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak