Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?

2023-06-02
www.berria.eus | Eusko Legebiltzarrak esku artean du Hezkuntza Lege proiektua, datozen hamarkadetarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzaren norabidea zehaztu dezakeena. Hasi da eztabaida legebiltzarrean, eta horren inguruko mahai ingurua antolatu dute BERRIAk eta Martin Ugalde kultur parkeak. Datuek erakusten dute: ikasgeletan atzeraka ari da euskara. Lege berriak balioko al du ikasleen euskara gaitasuna hobetzeko eta erabilera areagotzeko? Bermatuko al du euskal kulturaren transmisioa? Badago zer hausnartua eta eztabaidatua. Parte hartzaileak hauek izango dira: • Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia. • Asier Etxenike, Hezkuntza Plazara-ko kidea • Iratxe Retolaza, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Gidaria: Irati Urdalleta Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
17