#Korrika20 Edizio historiko baten laburpena

2017-04-09
Inoizko ediziorik parte hartzaile eta nazioartekoena izan da aurtengo Korrika. Otxandion hasi eta 2557 kilometro igaro ostean, jendez gainezka zegoen Iruñeko Sarasate Pasealekura iritsi da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Bertan, milaka lagunen aurrean Joseba Sarrionandiak Kubatik bidalitako mezua irakurri dute antolatzaileek. Bertan, euskara "altxor unibertsaltzat jo du" Iurretako idazleak. Korrikak irudi ikusgarri ugari utzi ditu, 10 egun hauetan Hamaika Telebistan jarraipen berezia egin dugu, gertatzen ari zen guztia zuenganatzeko. Hemen, bildutako irudi eta unerik hunkigarri eta gogoangarrienak. AEK-ko Mertxe Mugikak amaieran azpimarratu duen gisara, "kolosala izan da", disfrutatu. Eta benetan, mila esker zuen laguntzagatik!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak