Arrotxapeako Osasun Etxean arreta euskaraz jasotzearen aldeko manifestazioa egin dute auzokideek

2017-11-25
Arrotxapeako osasun etxean mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko manifestazioa egin dute gaur auzo honetako bizilagunek "osagile euskaldunik gabe jarraitzen" dutelako azken garaietan mobilizazio ugari eta babes haundia jaso duten arren. "Nafarroako Gobernuak hizkuntza eskubideak aitortzen dizkigu, baina legez, ezin dizkigula bermatu esaten digu, bere garaian ezarri ziguten Vascuencearen legea eta hizkuntza eskubideen zonifikazioaren barruan eremu mistoan bizi garelako. Onartu berri duten Euskararen dekretuarekin ere ez dizkigute mediku eta pediatra euskaldunak ziurtatzen; eta orain aste gutxi kontratatu berri diztuzten mediku eta pediatrak, ez dira euskaldunak. Hori da Nafarroako Gobernua, Arrotxapeako euskaldunok osasun etxean bizi dugun menpeko egoera iraultzeko, erakusten ari den grina eta borondatea", salatu dute gaur Nafar Gobernuaren egoitzaren parean mobilizazioa amaitzerakoan. Aldiz, horren aurrean ez dutela etsiko eta dagozkien hizkuntza eskubideen defentsan mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute, " mobilizazioaren bitartez soilik lortuko baitugu merezi dugun arreta zerbitzua", esan dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak