Kataluniako presidente legitimo gisa joan da Puigdemont Bruselara, eta han geratuko da

2017-10-31
Bruselan dagoCarles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea, Joaquim Forn, Toni Comín, Dolors Bassa, Meritxell Serret eta Meritxell Borràs kontseilariekin batera. Parlamentak errepublika independentea deklaratu eta hiru egunera, hara joan zen atzo eta eguerdian egin du agerraldia bertatik. Hainbat hizkuntzetan egin du hitzartzea, katalanez, frantsesez eta gaztelaniaz. Hasteko, Puigdemontek gogorarazi du Generalitateak elkarrizketaren alde egin duela behin eta berriz, eta horren aurrean Madrildik hartutako neurri politiko eta juridikoak gaitzetsi ditu. Kataluniako presidente legitimo gisa, Bruselara joan dela esan du, katalanen borondatearen berri eman eta Madrilek delituen ordez ideologiak zigortzeko duen joera ikusarazteko. Mariano Rajoyk dekretuz deitu dituen abenduaren 21eko hauteskundeak erronka demokratikotzat hartzen dituztela esan du. Eta emaitza edozein dela ere errespetatu egingo dutela. Espainiako Gobernuari galdetu dio ea berdin egingo ote duen. Kataluniako herriari, berriz, bide luze baterako prestatu dadila eskatu dio Puigdemontek. Eta argi utzi du demokraziaren eremuan direla katalanak indartsuenak, beti irabazi dutela eremu horretan. Berehala etorriko da Pugidemontek esandakoen harirako erreakzio sorta. Besteak beste, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ezohiko ministroen kontseilurako deia egin du, gaur arratsaldeko seietarako.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak