Sondikako historia 4: Industrializazinoa

2019-06-24
Industriagintzaren eragina etenbakoa izan da. XX. mende-hasieran Sangroniz inguruan baegozan enpresa batzuk. SIGA (Sociedad Ibérica de Gomas y Amiantos), kasurako, 1923an zabaldu zan. Sasoi horretan horixe zan lantegi nagusia eta Sondikatik ezezik, alboerrietatik be behargin ugari etorren hona. XX. mendearen erdikaldean Bizkaiko ekonomiak gorakada itzela ezagutu eban. Horren ondorioz Asuako Bailaran industria moderno eta eraginkorrak sortu ziran eta euren inguruan taller osagarrien sarea be eratu zan. Langile beharrizan handia egoan eta lantegietako adar-hotsera jente ugari etorri zan kanpotik, batez be Espainiako probintzietatik. Sasoi horretan eraiki zan San Juan gunea. 70eko hamarkadan izandako krisiaren ostean industrializazino-prozesu barria etorri zan eta teknologia barriakaz lotutako enpresak izan ziran nagusi. 1985ean Zamudioko parke teknologikoa egin zan eta horrek sustapen ekonomiko handia ekarri eban eskualde osora. Horren ondorioz, auzo batzuk goitik behera aldatu ziran, Sangroniz eta Berreteaga poligonoz bete ziran, eta lehen landa-solo izandakoak orain zementoz eta eraikin industrialez josita dagoz. Ekonomia ezeze biztanleria be asko hasi zan, Bilbotik eta alboerrietatik etorritako jentea zan gehienbat. Etxebizitza ugari eraiki eta auzo barriak sortu ziran. Hauxe da gaur egun ezagutzen dogun Sondika.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak