Andoni Sagarna

2022-01-17
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/andoni-sagarna-izagirre/ *** Donostian jaioa, Aldakonea kalean. Aita donostiarra zuen eta ama Lazkaokoa, 14 urterekin hiriburura lanera joandakoa. Seme bakarra da Andoni. Jesuitetan ikasi zuen, gaztelaniaz, baina umetatik ezagutu zuen euskal giroa etxean: gurasoek eta aitona-amonek (beraiekin bizi ziren) euskaraz hitz egin zioten beti (aitak kamustuta zeukan euskara berreskuratu zuen, emaztearekin eta semearekin erabiltzeko). Auzoan bertan ere harreman dezente zituzten euskaraz: bizilagunekin, okinarekin, harakinarekin, esne saltzailearekin... Donostiako giroa oro har erdalduna izanagatik. Industria-ingeniaritza ikasi zuen, baina euskararen aldeko hamaika lanetan ere jardun du bere ibilbidean zehar: euskara irakasten eta euskarazko materiala sortzen, besteak beste (hiztegiak, enziklopediak, ikastoletarako materiala...). Zientzia eta euskara uztartu ditu. Elhuyar taldearen sortzaileetako bat izan zen eta UZEIn jardun zuen lanean. Euskaltzaindian ere hainbat ardura izan ditu; 80ko hamarkadatik euskaltzain urgazlea da eta euskaltzain osoa 2006. urtetik. Mari Karmen Aranbururekin ezkondu zen (ikastolako andereƱo izandakoa) eta hiru alaba izan zituzten. Urteak daramatzate Usurbilen bizi izaten.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak