Erripangora - Bidador pastorala

2020-03-08
Bidankozeko oihartzun zarrak bete gaitu beti minez, zenbat su ez ote zen itzali euskal etxetan aunitz urtez; gero txingarrak zirikatuta denon artean sormenez, sua hauspotuz bizirik gaude hil ezkilari aurre eginez, Mendigatxa maite dugu baina Mendigatxa izatea ez. Lalala, .... Mila kolorez jantzia dago euskararen izadia, Ollarango mendi nabarrean pagoen berde argia, Iruñerriko uda gorrian galburuaren horia, Ziertzo gogorrak marrazturiko Bardea Beltz eta Zuria, Ebrok berdatutako bazterrak Mejana zabal ta joria. Lalala, ... Arga ondoko erripan gora bi mila urteko hiria, belaunez belaun agortu gabe euskararen isuria; auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia, mila errekak berritu dute emari gazte ta bizia, gora Iruñeko Euskaldunak! gora Hiri Buruzagia! Airea: Herrikoia Hitzak: Kike Diez Ulzurrun
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak