GAU BELTZA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz

2022-10-25
Ongi etorri Loa eta Laiaren unibertsora! Etxeko txikientzat zein familia osoarentzat sortutako egitasmo digitala. Euskaraz bizi eta musikarekin gozatzeko proiektua. LEHEN ATALA - GAU BELTZA Gau Beltza urriaren 31an ospatzen da. Azken urte hauetan, Euskal Herriko antzinako ohitura hori berreskuratzen hasi da, jai giroa gure auzo eta herrietan zabalduz. Piztu kandelak herriz herri, eta margotu aurpegiak Zatoz ondo pasatzera, beldur denak uxatzera! https://www.loaetalaia.eus #loaetalaia #gaubeltza #marrazkibizidunakeuskaraz GAU BELTZA Saguzar eta kaskezurrak, sorginak eta mamuak, gaur denok dantzan ari gara auzoko akelarrean, jira eta bira hodeietan, irrintzi eta oihuak. Gau beltza zatoz ondo pasatzera Gau beltza beldur denak uxatzera Piztu kandelak herriz herri eta margotu aurpegiak, trapu zaharrak, gaztaina erreak, aintzinako istorioak, guztiok batera hustu kalabazak eta bete ditzagun plazak. Gau beltza zatoz ondo pasatzera Gau beltza beldur denak uxatzera. LANTALDEA Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio Musika moldaketak: David Sanchez Damián Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara ©Paraxut Produkzkoak
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak