AZPEITIKO EMAKUMEEN TXOKOKO GELA INFORMALA

2020-09-23
2020-2021 ikasturtea berrikuntzekin datorkigu. Besteak beste, espazio berri bat sortu dugu: Gune informala. Bertan, liburutegi feminista, berdintasun baliabideetarako kontsultarako gunea, Emakumeen Txokoan izandako hitzaldien bilduma, ikus entzunezkoen proiekzioak eta hausnarketarako gunea kokatu ditugu, besteak beste. Emakumeentzat espazio erosoa izatea du helburu. Izan ere, Emakumeen Txokoan joan etorrian dabiltzan emakume horientzat guztientzat kohesio gunea izan nahi du. Azpimarratzeko, Liburutegi feminista Azpeitiko Liburutegiarekin elkarlanean txukundu dugula. Hauen laguntzari esker, liburuak katalogatu ahal izan ditugu eta orain, liburutegiko online katalogoan aurki ditzakezue gure liburuak ere. Etorri guneaz gozatezera eta irakurketa feministaz ornitzera!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak