18 | Labana eta Orbana

2020-12-16
LABANA ETA ORBANA arte grafikoen esperimentazio tailerra izan da, 2020ko udazkenean egin duguna Dinamoan. Alaitz Alberdi (Azpeitia, 1982) eta Joseba Agirrezabalaga (Azpeitia, 1982) izan dira tailerra eman dutenak. Serigrafia, linografia eta beste arte grafiko batzuk aztertu, ikasi eta probatzeko aukera izan dute hamabost parte hartzaileek, beti ere teknika menderatzea baino irudiak sortzeko prozesuaz kontzientzia hartzea xede; teknika muga baino akuilu hartuta, akatsa baliatzea nork bere lana garatzeko. https://dinamoa.eus/dapa/ Instagram: @dapakultura https://www.instagram.com/dapakultura/ Twitter: @dapakultura https://twitter.com/dapakultura Facebook: https://www.facebook.com/dapakultura/
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak