Euskal presoen etxeratzeko bidea urratsez urrats egiteko deia egin du Sarek

2022-06-18
Bi zutabekin elikatutako manifestazioa izan da gaur Iruñean Sare Herritarrak deituta. Euskal presoen etxeratzeko bidean emandako urratsak nabarmendu dituzte, baina aldi berean, ibilbide honetan aurkitzen ari diren oztopo eta zangotrabak salatu dituzte ere. Izan ere, urruntzearekin ez da oraindik guztiz amaitu, eta presoei ukatzen zaizkien graduen progresioak eta baimenak zailtzen ari dira etxeratzeko helburu hori.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak