#ANPirata19 - Piratek bertan behera utzi dute gaurko egitaraua
2019-08-14
Donostiako Piratek goizean egin duten prentsaurrekoan adierazi dute jaia eten eta protesta egitea erabaki dutela azken orduetan jasotako eraso sexistengatik. Jai gune guztiak itxi dituzte eta manifestazioa egin dute "Erasotzaileak, zuen jaia amaitu da" lelopean.