Zama doinuz arindu IV

2019-01-16
Laugarren urtez euskal preso eta iheslari politikoen zama arindu dute Etxarri Aranatzen. ¨Zama doinuz arindu IV¨ musika jaialdiaren aurtengo edizioa arrakasta haundiko elkartasun hitzordua izan da. Exprai marrazkilaria, Koban, Akelarre, Huntza, Afu, Juantxo Glaukoma, Pantxoa Carrere eta Fermin Muguruza eta Deskontrol izan ziren oholtza gainean. Hauez gain, Itziar Ituño aktoreak ere parte hartu zuen. Emakumea eta kartzela izan zen atzo gaia, euskal presoek urraturik dituzten eskubide guztien artean nabarmentzea nahi genuen errealitate gordin bat. Euskal preso izateak dakarrenetik haratago, emakume izateak ere badakartzalako eskubide urraketa gehiago, emakume eta preso izateak baditulako bere barnean egoera gogortzen duten beste hainbat gehigarri (emakumeentzat prest ez dauden lekuak, amatasuna…). Bideo honetan emanaldi osoa ikus daiteke.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
384